a

TENTU Berrikuntza

Jakintza eskaini edo aurkitzeko gunea.

Lankidetzarako I+G+b-ko proiektuak antolatzeko gunea.

a

Ikus ezazu azalpen bideoa

a
a

Zer da TENTU Berrikuntza?

aa

• I+G+b proiektuak garatzeko lan-partzuergoak antolatzeko modulua, enpresen eta eragile teknologikoen arteko bitartekaritza lanak betetzen dituena.

I+G+b proiektutarako lankideak lortzeko iragarkiak erakusten dituen gunea da.
Horrela Enpresa batek proiektu bat garatzeko beste inoren laguntza beharko balu, “TENTU berrikuntzan” iragarki bat jarri dezake proiektu-ideia proposatuz.

Ondoren, “TENTU berrikuntza” proiektu-ideia hedatzen saiatuko honako bideak erabiliz:
• Proiektuaren ideiaren iragarkia bera.
• Jakinarazpenak bidaliz “TENTU Berrikuntzan” harpidetza egin duten erakundeei (enpresak, laborategiak, unibertsitateak eta abar.
• ISEAK dituen hedapenerako bestelako baliabideak.

“TENTU berrikuntza” programak hiru proiektu mota lantzeko aukera ematen du:
• Deialdi zehatz bati lotutako proiektuak: Administrazio publiko jakin baten (Eusko Jaurlaritza, aldundiak, gobernu zentrala, etab.) laguntza-deialdi zehatz bati (Hazitek, Elkartek, etab.) lotutako proiektuak.
• Proiektu libreak: Hauek ez daude administrazio jakin baten laguntza-deialdi bati lotuta.
• Erronka teknikoak: Lehiaketak dira, erronka tekniko bati lotutakoak dira eta sari bat nahiz irabazle bat izango dutenak. Arazo zehatz bat konpontzeko sortzen dira, eta ez daude deialdi edo administrazio jakin bati lotuta.

Horrela bada “TENTU berrikuntzak” honako abantail hauek eskaintzen ditu:
• Enpresen I+G+b arloko eskaera teknologikoa zabaltzen laguntzen du.
• Enpresen arteko lankidetza sustatzen du elkarlaneko ikerketa-proiektuak antolatzen lagunduz.

• I+G+b proiektuak garatzeko lan-partzuergoak antolatzeko modulua, enpresen eta eragile teknologikoen arteko bitartekaritza lanak betetzen dituena.

aa

Innovative Crowdsourcing-en lehen definizioa Wired aldizkarian (2006) agertu zen, Jeff Howek honela adierazita: “Enpresa edo erakunde batek berrikuntza-funtzio bat osatzeko edo ordezteko burutzen duen jarduera, lehen bere langileek betetzen zutena, deialdi ireki gisa pertsonen sare mugagabe (eta, oro har, zabal) bati kontsulta erabiliz”.

Hitz gutxitan, crowdsourcing-en bitartez aditu-taldeak gonbidatzen dira arazo komun bat konpontzera. Hori jarraiki, beraz, TENTU Innovación Jakintzaren bitartekotzako azoka digitala izan nahi du.Berrikuntzarako crowdsourcing-aren ohiko ikuspegia partekatze-prozesua dagokio, dela bazkide ezagunen laguntza edo jende ezezagunen laguntza erabiliz. Hain zuzen ere, Interneten etorrerak aukerak erabat handitu ditu konpondu nahi diren arazoak aditu talde handiei hedatzeko. “Innovative Crowdsourcing” izenekoaren nomenklaturan, erronkak (Challenge) ondo zehaztutako arazoak dira. Berauek zuzenduz gero Enpresek balio teknologiko edo ekonomikoa lortuko lukete.Erronkak hainbat modutara aurkezten dira, dela ideia hutsetatik hasita (ideia berriak eskuratzeko gai zabal bat) dela irismen edo zailtasun zientifiko-tekniko handiagoa eskatzen dutenetarainoko erronkak proposatu.

Definizioz, erronkak, espezifikoak, zehatzak eta prozesagarriak izan behar dira. Hala, metodologia zorrotz bati jarraituz horrela lantzen dira erronkak:
• Azaldu egiten dira.
• Lehentasuna ematen zaie.
• Adituei zuzentzen zaizkie.
• Arakatu.
• Eta ebazpena positiboa balitz, emaitzak ebaluatu eta zaritzen dira.

Zer egin nahi duzu?

a

I+G+b proiektu bat proposatu nahi dut

a

Nire talentua edo ezagutza profesionala eskaini nahi dut

a

Talentu-eskaeren iragarki bat jarri nahi dut

a

Beste enpresa batzuek proposatutako I+G+b proiektuak ikusi nahi ditut

a

Talentu edo ezagutza profesionala eskuratu nahi dut

Garrantzitsua da informatuta egotea. Begira ezazu zure TENTU aldizkari pertsonalizagarriaren egungo hautaketa hau!

Gemini 3 aurkeztu du Googlek eta euskaraz dago

Gemini 3 aurkeztu du Googlek eta euskaraz dago

Sarebide: euskal hedabide talde baten egitasmo teknologiko berria

Sarebide: euskal hedabide talde baten egitasmo teknologiko berria

Aipuak iritsi dira Mastodonera: euskaldun gehiago iristea hurrengo erronka

Aipuak iritsi dira Mastodonera: euskaldun gehiago iristea hurrengo erronka

cookie-title

cookie-basic

cookie-advance